Gauza horiei guztiei esker, 1998. urtetik hona erreferentziazko aseguru-artekaritza bihurtu gara; milaka bezero partikularrek, askotariko profesionalek eta enpresa txikik eta handik gure entitatearekin konfiantza dute.
Beraientzat gure bulegoak urteko lanegun guztietan zabaltzen ditugu, goizez eta arratsaldez. 12 profesionalek gure bezeroen beharrei erantzuten dizkiete.
Laburbilduz, zure egoeraren araberako beharretara moldatzen gara.
Gaur egungo mundu globalizatuan, salmenta eta kudeaketa ugari telefono edo Internet bidez egiten dira, eta, ondorioz, bezeroa zenbaki soil bat izatera pasatzen da. Guk, ordea, gure bulegoetan gaude bezeroaren esanetara; bere beharrak pertsonalki aztertzen ditugu. Teknologia berriak (whatsapp, helbide elektronikoa...) eskaintzeaz gain, bulegoetan bezeroak artatzen ditugu betiko hurbiltasunarekin.