ASEGURUAK

zure bizitzako alderdi bakoitzarentzat

Modu asko daude enpresa bat deskribatzeko; Saldias-Miguel deskribatzean hurrengoa esan dezakegu: kalitatea, zerbitzua eta eraginkortasuna uztartzen ditu, bezeroari zerbitzu onena eskaintzeko. Hori guztia prezio onena ziurtatuta.

Gauza horiei guztiei esker, 1998. urtetik hona erreferentziazko aseguru-artekaritza bihurtu gara; milaka bezero partikularrek, askotariko profesionalek eta enpresa txikik eta handik gure entitatearekin konfiantza dute.

Beraientzat gure bulegoak urteko lanegun guztietan zabaltzen ditugu, goizez eta arratsaldez. 12 profesionalek gure bezeroen beharrei erantzuten dizkiete.

Laburbilduz, zure egoeraren araberako beharretara moldatzen gara.

Gaur egungo mundu globalizatuan, salmenta eta kudeaketa ugari telefono edo Internet bidez egiten dira, eta, ondorioz, bezeroa zenbaki soil bat izatera pasatzen da. Guk, ordea, gure bulegoetan gaude bezeroaren esanetara; bere beharrak pertsonalki aztertzen ditugu. Teknologia berriak (whatsapp, helbide elektronikoa...) eskaintzeaz gain, bulegoetan bezeroak artatzen ditugu betiko hurbiltasunarekin.

Autoa

Motordun askotariko ibilgailuak aseguratzen ditugu (autoak, furgonetak, motorrak, kamioiak, ontziak...) egoera eta arrisku bakoitzera hoberen moldatzen diren estaldurekin: hirugarrenentzako eta arrisku orotarako askotariko aukerak. Estaldura eta prezio onenak bermatzen ditugu.

Etxebizitza

Erantzukizun zibil familiarra, kristalak haustea, lapurreta, sutea, urak eragindako kalteak, alokairuen galera, etxeko animaliak; arrisku orotarako asegurua zure etxebizitzarako.

Bizitza

Edozein kausagatik hilez gero, familiak diru kopuru bat jasoko du. Horrela, senide baten galerak eragindako saminari ez zaio galera ekonomikoa gehituko, eta familiak ohiko bizimodua mantendu ahal izango du.

Aurreztea

Etorkizun hobea bermatzeko aurrezteak duen garrantzia ezagutzen dugulako. Askotariko aurrezki-aukerak ditugu; bezero bakoitzaren beharrizanak kontuan izanda diseinatzen ditugu.

Aseguru pertsonalak

DEFENTSA JURIDIKOA

Edozein pertsona, familia, elkarte edo enpresak poliza bat izango du; horri esker babesa izango du administrazioarekiko auzi-prozesuetan edo auzi penaletan egin ditzakeen erreklamazio guztietan eta beharrezkoa izango lukeen defentsan.

OSASUNA

Osasun-laguntza pribatu onena, zure herri, probintzia, autonomia-erkidego eta herrialde osoko klinika eta mediku onenekin. Txartel pertsonalizatu bati esker sarbidea izango duzu behar duzun guztira; autonomoek, familiek eta enpresek deskontu handiak izango dituzte.

GIDABAIMENA GALTZEA

Gidabaimena galduz gero, hilero diru-laguntza bat izango duzu. Horrez gain, babesa izango duzu isunak erreklamatzeko, eta defentsa izango duzu puntuen galera ekiditeko.

INBERTSIOAK

Askotariko inbertsio ekonomikoak, interes onenak epe finkoko gordailuetan, inbertsio-funtsak, BGAE, pentsio-planak, APB, erretiro-planak, errenta finkoa edo aldakorra, mundu osoko burtsak. Hori guztia momentuko tratamendu fiskal onenarekin.

EHIZA

Aseguru bat ehiztari partikularrentzat zein ehiza-taldeentzat; babesa edozein istripuren aurrean, txakurrak barne.

ISTRIPUAK

Diru kopuru bat heriotza, baliaezintasuna edo baliaezintasun partziala gertatuz gero. Horrez gain, aseguratuak osasun-laguntza izango du edozein ezbeharren aurrean.

Aseguruak enpresa eta profesionalentzat

MERKATARITZA

Zure negozioaren lasaitasunerako: erantzukizun zibila, kristalak, lapurreta, urak eragindako kalteak, suteak, negozioaren gelditzea, defentsa eta erreklamazioa.

ERANTZUKIZUN ZIBILA

Aseguru honekin profesional guztiek babesa izango dute lanean akatsen bat eginez gero. Askotariko erantzukizun zibilak: ustiapenarena, patroiarena, gurutzatua, produktuena eta lokatiboa.

HITZARMEN KOLEKTIBOAK

Hitzarmen guztiak gure eskura. Deskontu handiak langile kopuruaren arabera.

EGUNEROKO BAJA

Aseguru onena autonomo eta soldatapeko langileentzat. Edozein ezbehar, istripu edo gaixotasunen ondorioz baja hartuz gero, egunero diru kopuru bat jasoko du berdin bizitzen jarraitzeko.

ETE ETA ENPRESAK

Aseguru bat edozein jarduerarako. Mundu osoan balio du, eta merkatuko estaldura zabalenak dauzka. Urte askoko eskarmentua dugu mundu osotik lanean dabiltzan enpresak aseguratzen. Gure gain hartzen dugu erantzukizun zibileko edozein kapital, eta jarduera mota guztiak onartzen ditugu, AEBtan egindako lanak, lapurretak, suteak, kristalak eta mozkinen galerak barne.
  • Auto
  • Hogar
  • Vida
  • Comercio
  • PYME
  • Planes de Ahorro
  • Salud
  • Baja
  • Tolosa
    Avda. de Navarra, 12 entreplanta
    20400 Tolosa (Gipuzkoa)
    t.:943 651 189
  • Beasain
    Zazpiturrieta, 1
    20200 Beasain (Gipuzkoa)
    t.:943 085 600
  • Anoeta
    San Juan kalea, 6
    20270 Anoeta (Gipuzkoa)
    t.:943 698 004
  • 617 854 629
  • 617 854 629
  • saldias@saldias-miguel.com